Gobernu berriak Konstituzioa errespetatu behar duela diote Rajoyk eta Riverak

Bilera egin dute biek, abenduaren 21eko hauteskundeen ondorenaz hitz egiteko.

Rajoy eta Rivera, Moncloan, urrian egindako bilera batean. LUCA PIERGIOVANNI, EFE
2017ko abenduaren 28a
17:18
Entzun

Albert Rivera Ciudadanoseko burua Moncloan izan da gaur Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuarekin bilera egiten. Katalunia izan dute hizpide bi agintariek. Beraien erabakiz 155. artikulua aplikatu eta hauteskundeak egin ostean gelditu den egoera aztertu dute, hain justu. Riveraren alderdiak irabazi ditu bozak, baina unionistek ez dute gobernua osatzeko gehiengorik osatzen; bai, ordea, subiranistek.

Rajoyk eta Riverak bileran atera duten ondorioa da, osatzen den gobernu berriak Espainiako Konstituzioa eta legea errespetatu behar dituela. Ines Arrimadas buru duen zerrenda izan zen bozkatuena bozetan, baina konstituziogileekin gobernua osatzea ezinezkoa denez, ez duela horretarako saiorik egingo esana du C's-ek. Hala ere, presioa egiten ari zaizkio PPtik. Ez dute esan, baina pentsa daiteke horretaz ere hitz egingo zutela bi agintariek, ordu eta erdiko bileran.

Gobernu hori eratu arte, 155. artikuluaren aplikazioarekin jarraituko dutela berretsi dute Rajoyk eta Riverak, beraien arabera, horrela bakarrik bermatu baitiezaizkiete zerbitzuak "katalan guztiei".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.