BBC kateak jakinarazi duenez, Erresuma Batuak "milioika liberako kalte-ordaina" emango die Guantanamon preso egon ziren sei preso ohi britainiarri. Gehiago ere izan ziren, baina soilik sei horien kasuetan frogatu daiteke oraingoz CIAk MI5 inteligentzia zerbitzuaren konplizitatearekin torturatu zituela. Bisher al Rawi, Jamil el Banna, Richard Belmar, Omar Deghaies, Biniam Mohamed eta Martin Mubanga dira sei horiek.
Mohamedek 32 urte zituen Pakistanen atxilotu eta, Marokon egon ondoren, Guantanamora eraman zutenean. Rabaten MI5 zerbitzuko agente bati torturatua izan zela jakinarazi zion. Sei preso ohiek salatu dute Londresko Gobernuak bazekiela, MI5 eta MI6 zerbitzuen bitartez, torturatzen zituztela. Londresek orain auzia epaitegietara iritsi aurretik kalte-ordainak bere gain hartu ditu.
MUNDUA
Guantanamon egon ziren sei preso ohiri kalte-ordaina emango die Erresuma Batuak
Tortura kasuetan MI5 zerbitzuaren "konplizitatea" ordainduko du Londresko Gobernuak, BBC katearen arabera, bere herritarrak torturatzen zituztela jakin bazekielako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu