Al Fata alderdiko guardia zaharreko kidea da Mahmud Abbas Abu Mazen da bere gerra izena. Palestina historikoan jaio zen, Galilean, Safed hirian, 1935. urtean. Bera izan zen, rais-arekin batera, mugimendu nazionalaren sortzaileetako bat 1965. urtean. Zuzenbidea ikasi zuen Egipton. Damaskoko Unibertsitatean (Siria) Zuzenbidea irakaslea izan zen eta Moskuko Unibertsitatean historiako doktoretza lortu zuen. Beste aldea: nazismoa eta sionismoaren arteko harreman sekretua liburua idatzi zuen holokaustoa ukatu izana leporatu zioten israeldarrekÐ.
Abbas erbestean izandakoa da. Qatarren hainbat ekintzaile babestu zituen. Jasser Arafat erbestean egon zenean haren ondoan izan zen Jordanian, Libanon eta Tunisian. Palestinako Aginte Nazionalak lehen ministroaren figura sortu zuenean Arafatek bera izendatu zuen karguan. Bien arteko desadostasunek, ordea, Abbasen dimisioa eragin zuten lau hilabete geroago. Rais-aren heriotzaren ondoren, baina, PAE Palestina Askatzeko Erakundeko presidentea izendatu zuten. Israelgo ezkerrarekin bake negoziazioetan aritu zen 90. hamarkadan. Osloko Akordioetan izan zen. Washingtonera lagundu zion Arafati.
EKIALDE HURBILEKO GATAZKA. PALESTINAKO HAUTESKUNDEAK. PALESTINAKO PRESIDENTETZARAKO HAUTESKUNDEAK. MAHMUD ABBAS
Guardia zaharrekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu