Gutxienez 11 pertsona hil dituzte Yemenen

2010eko ekainaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SANA. Yemengo zerbitzu sekretuek Aden hirian duten egoitzaren aurka eginiko erasoan, gutxienez 11 lagun hil ziren atzo; tartean zazpi soldadu, hiru emakume eta 7 urteko haur bat. Iturri ofizialen arabera, goizaldean, aurpegia estalita zuten ekintzaileak eraikinean sartu ziren eta bonbak jaurti zituzten. Erasoak inork bere gain hartu ez duen arren, Poliziak Al Kaeda izan dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.