Elurte gogor batek jo du Kaxmir joan den ostegunetik hona eta kalte ugari eragin ditu. Larunbatetik, gutxienez 115 herritar hil eta dozenaka desagertu dira, Polizia iturrien arabera. Horrez gainera, dozenaka etxe bota eta errepide nahiz aire garraioa eten ditu.
Igande gaua bitartean 41 lagun hil ziren, datu ofizialen arabera. Igandetik atzora bitartean 70 gorpu aurkitu zituzten Verinag herrian, Srinagarretik 80 kilometro hegoaldera, eta beste zenbait herritan. Atzo, aldiz, Kazigund eta Ramsu herrietan beste lau hildako aurkitu zituzten, hondakinen artean harrapatuta. Poonch herrian bizirik aurkitu zuten 65 urteko emakume bat, bere etxearen hondakinen azpian. Bi egun zeramatzan bertan. Milatik gora etxe bota ditu elurteak eta hainbat herri bakartuta utzi ditu. New DelhikPakistanen eta Indiaren menpeko Kaxmirko mugan dauden soldaduak bidali ditu bere menpeko lurraldera, salbamendu lanetan aritzeko.
KAXMIR
Gutxienez 115 herritar hil dira elurte baten ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu