Mundua

Gutxienez 12 lagun hil dituzte Pakistanen, atentatuan

Erasoak xiitak zituen jomuga. Quetta-n egin dute erasoa eta 31 zauritu daude gutxienez.

2010eko apirilaren 16a
18:21
Entzun
Gutxienez 12 pertsona hil dituzte eta 31 zauritu, eraso suizidan, Pakistaneko mendebaldeko Quetta hiriko Ospital Zibileko larrialdi unitatean (Balutxistan probintzia). Atentatuaren aurretik bankari xiita baten gorpua eraman zuten bertara, ezezagunek erahila. Pakistango hedabideen arabera, hildakoen artean kazetariak, poliziak, diputatu probintzial bat eta bankariaren familiarrak daude. Erasoa 10:15enean egin dute (5:15 Euskal Herrian).

Poliziaren arabera, erasoa ekintzaile suniek egin dute, eta atentatuak xiitak zituen jomuga. Pakistanen gehiengoa dira suniak, eta xiitak, berriz, %20a. Bi komunitateen arteko borrokak ohikoak dira. Horrez gain, Balutxistanen -Iran eta Afganistanekin mugan- independentzia eskaera duten hainbat talde armatu daude. Giza eskubideen aldeko hainbat erakundek, ekintzaile politiko balutxien desagertzeak salatu dituzte, Pakistango zerbitzu sekretuaren eta beste agentzien esku, diotenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.