Irakeko inbasioaren ondorena

Gutxienez 13 hildako eta 150 zauritu utzi dituzte Kerbalako atentatuek

Irakeko Kerbala hiri xiitan izan diren bost erasoetan, gutxienez 13 pertsona hil dira, tartean Bulgariako lau soldadu eta Tailandiako bi, eta 150 zauritu dira, Kees jeneralak aditzera eman duenez. Bi eraso Nazioarteko indarren egoitza nagusiaren aurkakoak izan dira, bat unibertsitatearen aurka, beste bat Gobernuko egoitzaren kontra eta azkena Poliziaren komisaldegi baten aurka. Bestalde, AEB Amerikako Estatu Batuetako armadak hiru irakiar hil ditu gaur goizean Mosulen.

2003ko abenduaren 27a
18:37
Entzun
Naizoarteko dibisiko buru Andrzej Tyszkiewicz jeneral poloniarrak Poloniako irrati publikoan adierazi duenez, "hildakoen artean Bulgariako lau soldadu,Tailandiako bi eta zazpi zibil irakiar daude, eta zauritu gehienak Nazioarteko indarren langileak dira". Bulgarako soldaduak Poloniako agintarien zerbitzura daude Iraken eta 400 bat militarrek osatzen dute taldea. Zenbait lekukoren arabera, zaurituen artean Kerbalako gobernadore Akram al-Yaseri dagoela ziurtatu dute.

Gaurko atentatuak aspaldian Iraken izan den larriena izan dela Andrzej Tyszkiewicz jeneralak. Iragan azaroan Italiako hogei militar hil zituzten Nasiriyan. "Ekintzak profesionaltasunez egin dituzte, hiru atentatu memento berean egin baitituzte, Kerbala hirian kaosa sortuz".

Halaber, ekintzak bonba-autoen bidez egitekoak zirela nabarmendu du, baina ekintzaile suizidak helburura iritsi baino lehenxeago hil dituztela tiroz. "Zoritxarrez, ordea, bonbak lehertu egin dira eta ezin izan da hildakorik ez egotea saihestu", nabarmendu du. Une honetan, Nazioarteko dibisioko soldaduak Kerbala hiria normaltasunera eramaten saiatzen ari direla esan du egoera kontrolatzeko. "Atxiloketak egiten ari dira eta gauzak ez badira normaltzen, keda egoera deituko dugu", azpimarratu du.

Hiru irakiar hilik Mosulen

AEB Amerikako Estatu Batuetako armadak hiru irakiar hil ditu gaur goizean Mosulen, AEBetako iturriek jakinarazi dutenez. Iturri horien arabera, erresistentzia armatuko lau kideek tiroz eraso diete auto batetik arakatze lanetan ari ziren soldaduen aurka. Azken asteetan eraso ugari izaten ari dira Mosulen, Irakeko Kurdistanen hiriburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.