Anatolia agentzia ofizialak jakinarazi duenez, asteburuan gutxienez 15 lagun hil dira Turkiako indarren eta PKKren arteko borroketan. Horietatik hamar Turkiako Armadako kideak lirateke; beste bat, Poliziako kidea, eta, gainerantzeko lauak, PKK-ko ekintzaileak.
Bingolen, eta, batik bat, Bitlis eta Irakekin muga egiten duen Sirnak probintzietan operazio zabala egiten ari da Turkiako Armada PKKren kontra, eta borroka eta eraso horietan hil dira Turkiako indarretak kideak. Ekintzaile kurduak, berriz, Tunceli probintzian hil dituzte.
Horrez gain, Istanbulen hainbat lagun atxilotu ditu Turkiako Poliziak, PKK-ko kide izatea eta lehergailu bat jartzea eta molotov koktelak jaurtitzea leporatuta.
Kurdistan