Irakeko poliziak jakinarazi duenez Tikriteko kuartelaren sarrerako kontrolean leherrarazi du suizidak autoa. Hildako zazpi polizietatik seik kuartelean bertan galdu dute bizia, eta bat erietxera eraman eta berehala hil da. Gainera, erietxeko iturriek esan dutenez, beste lau polizia oso larri daude.
Bagdad hegoaldean dagoen Jusifija herrian berriz, AEBetako soldaduen konboi baten kontra eraso egiten saiatu dira, baina zibilen autobus bat pasatzen ari zela lehertu da bonba, eta gutxienez zazpi zibil hil dira.
Bestalde, Basoran beste bi eztanda izan dira, eta gutxienez irakiar bat hil eta zazpi zauritu dira. Bonba bat Irakeko Barne Ministeritzaren egoitzan lehertu da, eta bestea Hamdan auzoko polizia -etxearen aurrean.
Urtarrilaren 30ean hauteskundeak egitekoak dira Iraken, eta erresistentzia hauteskunde horiek egitearen kontra dago.
iraken okupazioa