Bonba-auto bat lehertarazi dute Irakeko Ramadi hirian, poliziaren kontrol postu baten kontra, eta gutxienez, 20 lagun hil ditu eta 30 inguru dira zaurituak. Iturri ofizialen arabera, hondamen handia eragin du leherketak, eta hildako eta zaurituen bia dabiltza hondakinen artean.
Ramadi Anbar probintzian dago, erreboltari sunitek indar asko duten eremuan.
irak hegoaldeko Diwanijan, berriz, miliziano xiitak oldartu dira AEBetako eta Irakeko indar armatuen kontrako. Nazioarteko albiste agentzien arabera, borroka gogorrak izan dira azken orduetan hiri horretan. istilu horien harira, ibilgailuetan ibiltzeko debekua ezarri dute AEBetako indarrek hirian.
Irak