mundua

Gutxienez 20 lagun hil dituzte Pakistanen, xiiten prozesioan

Karachin izan da atentatu suizida. Hango agintari zibil nagusiak azpimarratu du erasoa Pakistan osoaren kontrakoa dela.

2009ko abenduaren 28a
15:05
Entzun
Xiitak Karachin (Pakistan) gaur egiten ari ziren prozesioan izandako leherketan gutxienez hogei lagun hil dituzte, hango hedabide batek jakinarazi berri duenez. Beste 40 pertsona zaurituta daude. Atentatu suizida izan da.

Ashura ospakizuna egiten ari dira gaur han, eta Jinnah etorbidean zihoazen festa sakratua ospatzen. Pakistan hegoaldean dago Karachi.

Erasoaren ondoren, xiitek hamabost auto erre dituzte eta Poliziari harriak bota dizkiote.

Karachiko agintari zibil nagusi Mustafa Kamalek azpimarratu du atentatua ez dela izan xiiten aurkakoa bakarrik, baizik eta Pakistan osoaren kontrakoa. Herrialdeko gobernuak gaitzestu egin du erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.