Joan den astean ekin zion Israelgo Armadak Rafako errefuxiatu eremuko palestinarren etxeak botatzeko operazioari, hain justu, ekintzaile palestinarrek ibilgailu militar bat lehertarazi eta bost soldadu palestinar hil ondoren. Israelgo iturri ofizialen arabera, miliziano palestinarrek armak gordetzeko erabiltzen dituzten tunel eta biltegiak txikitzea da egiten ari diren operazioren xedea, eta helburua lortu arte ez dutela atzera egingo ohartarazi dute.
Palestinarren iturriek eta nazioarteko hainbat erakundek, ordea, zibilak zigortzeko operazioa dela salatu dute, eta "gerra krimentzat" jo dute Israelek jokabidea. Amnesty International da salaketa hori egin duen erakundeetako bat. PAN Palestinako Aginte Nazionalaren arabera, berriz, "garbiketa etnikoa" da Israel egiten ari dena, eta Nazio Batuetako Palestinako Errefuxiatuen arduradun Peter Hansenen iduriko, justifikaziorik gabeko zigor kolektiboa da.
Etxeak botatzeko operazioa hasi zutenetik, 100 bat eraikin txikitu dituzte, eta, ondorioz, milatik gora palestinar geratu dira aterberik gabe. Atzo Rafako milaka bizilagunek alde egin zuten eremu hartatik oldarraldiarekin izututa.
Ekialde Hurbila
Gutxienez 20 palestinar hil dituzte soldadu israeldarrek Rafako errefuxiatu eremuan
Operazio bortitza egiten ari da Israelgo Armada Gazan, Rafako errefuxiatu eremuan: dagoeneko 20 palestinar hil dituzte —milizianoak zein zibilak—, eta 30etik gora dira zaurituak. Tankeekin eta etxeak eraisteko hondea makinekin sartu dira Rafako errefuxiatu eremura, hain justu, palestinarren etxebizitzak botatzeko operazioari segida emateko asmoarekin. Lekukoen arabera, "mugitzen den orori" tiro egiten diote soldadu israeldarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu