Iraken okupazioa

Gutxienez 22 lagun hil dira eta 30 zauritu Bagdaden, bi atentatutan

Denbora tarte labur batean bi atentatu handi gertatu dira Bagdad erdialdean, eta gutxienez 22 lagun hil eta 30 zauritu dira haietan. Erasoetako batean, ekintzaile suizida batek gorputzera lotuta zeraman lehergaia eztandarazi du jatetxe batean, eta gutxienez 19 lagun hil dira. Bestean, bonba-auto bat leherrarazi dute Irakeko Poliziaren konboi baten aurka, eta hiru polizia hil dira eztandak harrapatuta.

2006ko urtarrilaren 19a
15:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Jatetxeko atentatuan 19 lagun hiltzeaz gain, gutxienez 22 zauritu dira, haietako hiru poliziak. Beste erasoan, berriz, zortzi dira gutxienez zaurituak, eta atentaua Poliziaren konboi baten aurka egin duten arren, zibilak daude zaurituen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.