Bangladeshko armadak operazio militar bat egin du gaur goizean, bart abiatutako bahiketa amaitzeko. Ehun militarrek baino gehiagok hartu dute parte. Antza denez, erasotzaileek erantzun egin dute, eta tiroketa izan da.
Atzerritarrak joan ohi diren jatetxe batean zeuden 22 lagun hil dira gutxienez, eta atentatua egitera joan ziren sei erasolatzaile eta bi polizia ere bai. Italiarrak eta japoniarrak dira hildako gehienak, Bangladeshko iturri ofizialen arabera. Beste bi lagun erietxean hil dira: "28 lagun iritsi dira zaurituta, baina bi hil egin dira", esan dute erietxeko iturriek. Hamahiru lagun atera dituzte onik jatetxetik.