Motozikleta batean zihoan ekintzaile suizida batek Lahoreko Auzitegi Nagusiaren egoitzaren atarian lehergailu bat zartarazi du gaur goizean, eta, gutxienez, 20 lagun hil ditu. Zaurituak 547 inguru dira.
Pakistango komunikabideek zabaldu dutenez, zenbait poliziak bidea itxi diotenean lehertarazi du bonba. Hain zuzen ere, hildako guztiak poliziak direla agertu dute zenbait iturrik.
Atentatua gertatu den unean, Punjabeko abokatu talde bat manifestazioa egiten ari zen Auzitegiaren atarian, eta polizia ugari zeuden inguruan haiek kontrolatzeko. Atentatuaren helburua poliziak direla nabarmendu dute iturri horiek.
Mundua
Gutxienez 22 lagun hil dituzte Pakistanen, atentatu suizida batean
Lahoreko Auzitegi Nagusiaren egoitzaren atarian zartarazi du lehergailua ekintzaileak. Zenbait iturriren arabera, bitkima guztiak poliziak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu