Bata bestearen ondoren eta bata bestearen ondoan hiru atentatu egin dituzte gaur goizean Bagdaden, Azamija auzoan, Al Kesra inguruan, eta gutxienez 28 lagun hil dira.
Irakeko Poliziako iturriek agertu dutenez, bonba-auto bat zartarazi dute aurrena; beste bat ondoren,eta minutu batzuren buruan, triskantzaren inguruan jendea bildu denean, ekintzaile suizida batek gorputzera itsatsitako lehergaia zartarazi du. Esan bezala, gutxienez 28 dira hildakoak eta zarituak 70etik gora. Gainera, zaurituetako batzuk oso larri daudela-eta hildakoen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute agintariek.
Al Kesrako eremuan Gobernuaren eta armadaren eraikinak daude, eta baita hainbat jatetxe ere. Xiitak zein sunitak bizi dira inguruan, eta lanera zihoazen zenbait behargin harrapatu dituzte, besteak beste, atentatuek. Halaber, gutxienez bi polizia daude hildakoen artean eta bost zaurituen artean.
Hildako eta zaurituak ez ezik, kalte materiak handiak eragin ditu inguruan.
Irak