iraken okupazioa

Gutxienez 30 lagun hil, 25 zauritu eta lau desagertu dira Bagdadeko leherketan

Irakeko Polizia etxe bat miatzen ari zela leherketa handi bat izan zen eraikin hartan, atzo gauean, eta 30 lagun hil (haietako sei poliziak), 25 zauritu eta lau desagertu dira, Irakeko Barne Ministeritzatik jakinarazi dutenez.

2004ko abenduaren 29a
12:04
Entzun
Bagdadeko Ghazalija auzoan izan da leherketa. Irakeko Barne Ministeritzatik jakinarazi dutenez, 22:00etan "elementu terroristak" zeudela uste zuen etxe bat inguratu zuen poliziak, eta hiru ordu laurden beranduago barrura sartu ziren. Orduan, leherketa handia izan zen, eta "polizia sartu zen etxea eta inguruetako etxean suntsitu ziren".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.