Indar handiko bonba eztandarazi dute Islamabadko Marriott luxuzko hotelean, eta, ondorioz, gutxienez 31 lagun hil dira eta 38 bat dira zaurituak. Pakistango hiriburuan direnean atzerritar askok hartzen dute ostatu hotel horretan; hildakoen artean, atzerritarrak daudela uste dute agintariek.
Eztanda handia izan dela diote lekukoek, eta ekintzaile suizida batek leherrarazi duela bonba. Horren baieztapen ofizialik ez dago, ordea. 290 gela ditu hotelak, eta bi heren sutan daudela agertu dute agintariek. Hotela goitik behera erortzeko arriskuan dagoela erantsi dute.
Ordu batzuk lehenago, beste hamar lagun hil dira Pakistan ipar-mendebaldean segurtasun indarren konboi baten kontrako erasoan. 30-40 ibilgailuk osatzen zuten konboia.
Pakistan