Mundua

Gutxienez 36 lagun hil dituzte Pakistanen, atentatuan

Islamabadetik hurbil izan da erasoa. 45 lagun zauritu dituzte.

2009ko abenduaren 4a
16:08
Entzun
Gutxienez 36 lagun hil dituzte gaur Pakistanen gertatu den atentatuan. Hango armadako iturriek azaldu dutenez, zazpi ekintzailek lehergailuz eta tiroz egin dute eraso Islamabad ondoko Raualpindi hiriko gune militarreko mezkita batean. Iturri horien arabera, erasotzaileetako lau hil dituzte Pakistango segurtasun indarrek. Zaurituak, 45 izan direla erran dute. 14:00etan izan da erasoa —9:00ak Euskal Herrian—.

Pakistango Barne ministro Rehman Malikek jakinarazi duenez, ekintzaileetako bik gainean zeramatzaten lehergailuak zartarazi dituzte mezkitaren barrenean.

Iragan urriaren 10ean, gisako erasoa gertatu zen Raualpindin. Orduko hartan, hamar ekintzailek osatutako taldeak armadaren kuartel nagusiari eraso egin zion. Segurtasun indarretako hamahiru kide eta bederatzi erasotzaile hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.