mundua

Gutxienez 47 lagun hil dira Taiwanen izandako hegazkin istripu batean

TransAsia konpainiako hegazkina larrialdiko lurreratze baterako maniobrak egiten ari zen.

Hegazkin istripua Taiwanen. BERRIA
2014ko uztailaren 23a
10:15
Entzun

Penghu irlako Magong aireportuaren kanpoaldean izan du istripua hegazkinak, Taiwan mendebaldean. Oraingoz ez dituzte argitu ezbeharraren nondik norakoak.

58 lagun zihoazen hegazkinean; horietako 54 bidaiariak dira, eta besteak eskifaiako kideak. 2002tik Taiwanen izandako hegazkin istripu larriena da —orduko hartan 225 bidaiari hil ziren China Airlines konpainiako hegazkin batean, Taipein—. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.