Mubi herrian izan da erasoa, Nigeria ekialdean. Polizia iturrien arabera, meskita barruan zegoen gazte batek gainean zeramatzan lehergailuak zartarazi ditu, goizaldeko bostak aldera, lehen otoitza egiten ari zirela. Iturri ofizialen arabera, gutxienez 50 dira hildakoak, eta dozenaka zaurituak, horietako batzuk oso larri.
Lerro hauek idazteko unean inork ez zuen bere gain hartu erasoa. Badira hiru urte Mubin halako erasorik egiten ez zutela. Herria Boko Haramen kontrolpean egon zen 2014ra arte. Talde horrek maiz egiten ditu atentatuak jende asko biltzen den tokietan.