Barne eta Osasun ministerioetako iturriek agertu dutenez, dagoeneko 50 hilotz erietxeetan bilduta dituzte. Hala ere, hildako gehiago izatea litekeena dela agertu dute.
NDTV telebista kateak Polizia iturrietan oinarrituz zabaldu duenez, Sarojini Nagarko azokan gertatu da eztandetako bat, eta gutxienez 20 lagun hil ditu. Paharganjgo merkatuan gertatu da beste leherketa bat, New Delhiko tren geltokiaren parean, eta han 15 bat dira hildakoak.Govindpuriko azokako eztandan, berriz, gutxienez hiru dira hildakoak.
Barne Ministerioak leherketa horiek "eraso terroristen" ondorioz gertatu direla adierazi du, helburua "herritar inozenteak" direla, eta "terrorismoak" ez dituela bere helburuak lortuko.
India