Hondamendi handiaren kezka ari da zabaltzen datuak iritsi ahala. Zarandek 15.000 bizilagun ditu, eta hango agintariek agertu dutenez, dagoeneko 196 gorpu jaso dituzte, baina hildakoak gutxienez 500 direla erantsi du. Zaurituak, berriz, asko: Zarandeko erietxeko buruak agertu du 5.000 badirela, eta Irango Gobernuko iturriek adierazi dute horiei zauri txikiagoak egin dituztenak erantsi behar zaizkiela.
Gainera, Zarand ondoko bi herriskatan bizi duten egoerak kezka handia piztu du. Izan ere, guztiz suntsituta daudela uste da, baina erreskate taldeek ezin dute hara iritsi errepideak etenda daudelako.
Goizeko seiak aldean jazo da lurrikara (hirurak inguru Euskal Herrian).
Lurrikara