Filipinak

Gutxienez 68 pertsona hil ditu Filipinetan ekaitz tropikal batek

Luizi eta uholde handiak sortu ditu Usman ekaitz tropikalak. Hildako gehiago ere egon daitezkeela ohartarazi dute agintariek.

Kaleak urez gainezka, Filipinetako Bulan herrian. ROMEDOR GLORIANE
2018ko abenduaren 31
19:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Uholdeak eta luizi handiak eragin ditu Usman ekaitz tropikalak Filipinetan. Rappler atariak jasotako informazioaren arabera, 68 lagun hil dira gutxienez azken bi egunetan, itota eta lurrak harrapatuta gehienak. "Beldur naiz hildako kopuruak gora egiten jarraituko duela, leku asko garbitu gabe daudelako oraindik", adierazi du Claudio Yucot Bicoleko Defentsa Zibileko zuzendariak.

Bicol eskualdean izan dira, hain zuzen, orain arte zenbatutako hildako gehienak. Beste 11, aldiz, Samarren hil dira. Gainera, beste hemeretzi lagun desagertuta daude, eta milaka herritarrek atera behar izan dute beren etxeetatik. Iturri ofizialen arabera, 128.982 herritar desplazatu behar izan dira ekaitzaren ondorioz.

Horrez gain, kalte ugari ere eragin ditu ekaitzak, besteak beste, garraioan eta errepideetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.