Mundua

Gutxienez 70 lagun hil dituzte Pakistanen, bi mezkitaren kontrako erasoan

Atentatua Lahore hirian izan da. Poliziaren arabera, ekintzaile taldeek tiroz eta lehergailuz eraso egin diote jendeari.

2010eko maiatzaren 28a
16:47
Entzun 00:00:0000:00:00
Gutxienez 70 lagun hil dituzte gaur Pakistango Lahore hiriko bi mezkitaren aurkako erasoan, bertako Udaleko ordezkariek jakinarazi dutenez. Hango Poliziaren arabera, aldi berean egindako atentatuak izan dira. Poliziak dio armatutako ekintzaile taldeek tiroz eta lehergailuz eraso egin diotela mezkita horietan bildutako jendeari.

Lehenbiziko, Model Town auzoko mezkitari egin diote eraso. Bi orduko borrokaldiaren ondoren, egoera kontrolpean duela adierazi du Poliziak. Bigarren erasoa, berriz, Garhi Shahu auzoan gertatu da. Ekintzaileek hainbat lagun gatibu hartu dituzte hango mezkitan. Pakistango agintariek adierazi dute hor ere egoera kontrolpean duela Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.