Mundua

Gutxienez 70 lagun hil eta 420 zauritu dira Txinan, bi trenek elkar jota

Azken 11 urteetan Txinako trenbideetan gertatu den ezbehar larriena dela nabarmendu dute agintariek. Trenetako bat Pekin hiriburutik Qingdaora zihoan, Olinpiar jokoetan belako probak egingo diren hirira.

2008ko apirilaren 28a
13:20
Entzun
Tren ezbehar larria gertatu da Txinan, agintarien arabera, azken 11 uretetan trenbideetan gertatu den handiena. Izan ere, bidaiariak garraiatzeko bi trenek elkar jo dutegoizeko bostak hogei gutxi inguruan (atzo gaueko hamarrak hogei gutxi Euskal Herrian), eta gutxienez 70 lagun hil dira, eta 420 bat dira zaurituak.

Txina ekialdeko Shandong probintzian gertatu da istripua: Pekindik Qingdaora zihoan trena bidetik atera da bihurgune batean, Zibo hiriaren parean. Hamar bat bagoi pendiz batean behera erori da. Gainera, bidetik ateratzean, beste tren bat jo du, eta hura ere trenbidetik irtenarazi.

Poliziak egin dituen ikerketen arabera, giza akats batek eragin du ezbeharra, eta, ondorioz, Jinango Trenbide Bulegoko burua kargutik kendu dute.

Zaurituetatik lau Frantziako herritartasuna dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.