Mundua

Gutxienez 73 zibil hil dituzte Pakistanen, armadaren aire erasoan

Iparraldeko Khyber eskualdean izan zen bonbardaketa, joan den larunbatean. Pakistango arduradun militarrek diote hildako gehienak ekintzaileak direla, baina halakorik ukatu dute eskualdeko agintariek.

2010eko apirilaren 13a
18:22
Entzun
Joan den larunbatean Pakistango armadak aire erasoa egin zuen iparraldeko Khyber eskualdean, Afganistango mugan, eta 73 zibil hil zituen, gaur jakin denez. Maj Gen Athar Abas militarren bozeramaileak Associated Press berri agentziari igandean adierazi zion aire eraso horretan hildako gehienak ekintzaileak zirela, baina gaur BBC-ren webguneak dio gutxienez 73 zibil hil zituztela bonbardaketa horretan. Khyberreko eskualdeko administrazio iturriak aipatzen ditu BBC-k.

Iturri horren arabera, gertatutakoaren berri ez da izan gaur arte, inguru hartara ailegatzea zaila delako. BBC-ren iturriaren arabera, "hildakoak zibil errugabeak" dira, "emakumeak eta haurrak barne". Zaurituak ere "dozenaka" direla dio.

Azken aldian Pakistango armadak aire eraso anitz egin ditu Pakistango iparraldean, batik bat Khyberren mugakidea den Orakzai eskualdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.