Erasoetako bat Kaduna erdigunean izan da, Nigeria iparraldean. Horretan gutxienez 32 lagun hil dituzte. Beste bonba ordu batzuk geroago leherrarazi dute, azoka batean. Lekukoen arabera, 50 inguru dira han hildakoak.
Momentuz inork ez ditu erasoak bere gain hartu.