Hegazkin militar batek istripua izan du Indonesiako Java irlan eta gutxienez 98 lagun hil dira. Horietako bi pertsona hegazkinak irlako lau etxebizitzen kontra jo duenean hil dira.
Hegazkinean 109 bidaiari zihoazen -horietako hamar haurrak- eta beraz, biktima kopuruak gora egin dezakeela uste du Indonesiako Gobernuak.
Istripuaren arrazoiak aztertzen ari dira.
mundua