Gaurko erasoak hildakoak AEBetako militarrak direla konfirmatzen bada, AEBetako 201 militar dira maiatzaren lehenean gerra amaitu zenez geroztik hildakoak. Gaur bertan, AEBetako militarrak operazio zabal bat egiten ari dira Irakeko erresistentziaren aurka 'hiruki sunian'.
Bestalde, gutxienez pertsona bat hil eta beste bi zauritu dira CSRII Irakeko Iraultza Islamikoaren Kontseilu Gorenak Bagdaden duen eraikin baten alboan gertatu den leherketan. Erakunde hori xiita da eta Irakeko presidente ohi Saddan Husseinen erregimenaren aurkakoa. Atentatu hau Muhanad Al-Hakim CSRII-ko buruaren hilketa eta bi egunera etorri da. Azken eraso horien ondorioz, komunitate xiiten eta sunien arteko tentsioa areagotu egin da.
Irakeko okupazioa
Gutxienez AEBetako bi militar hil eta beste bat zauritu da Bagdaden izan den leherketa batean
Gutxienez AEBetako bi militar hil eta beste bat zauritu da Bagdaden, etxean egindako lehergailu bat zartarazi dutenean militarrak zihoazen autoaren parean. Lekukoen arabera, erregaiz beteriko kamioi zisterna baten barruan zeuden militarrak, eta leherketaren ondorioz kamioiak ere su hartu du. AEBek mementoz ez dute konfirmatu eraso hau. Bestalde, gutxienez pertsona bat hil eta beste bi zauritu dira CSRII Irakeko Iraultza Islamikoaren Kontseilu Gorenak Bagdaden duen eraikin baten alboan gertatu den leherketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu