Protestak herrialde arabiarretan

Gutxienez bi lagun hil dira Bahrainen

Agintariek larrialdi egoera ezarri dute. Libian Gaddafiren aldekoak Zuuara hartu dute, eta Ajdabija bonbardatzen ari dira. Egiptok Mubaraken garaiko errepresio zerbitzua desegin du.

2011ko martxoaren 15a
18:43
Entzun

Bahraingo agintariek larrialdi egoera ezarri dute azken hilabeteko protestak isildu asmoz. Hala ere, izan da mobilizaziorik, eta gutxienez bi lagun hil dira manifestarien eta Poliziaren arteko liskarretan, Sitran. Hildako bat manifestari bat da, bestea polizia.

Hiru hilabeterako larrialdi egoera ezarri dute, eta zeregin horretan atzo Saudi Arabiatik iritsitako mila soldaduen laguntza izango du Bahrainek. Hamad bin Isa al Jalifa erregeak jarri du neurria, protestek herritarren bizia eta ondasunak arriskuan jarri dituztela argudiatuz.

Armadari behar diren neurriak hartzeko eskatu die, eta zeregin horretan laguntza behar badute, Goardia Nazionalari eta beste indar batzuei eskatzeko agindu die. Manifestari eta polizien arteko istiluak otsailaren 14ean piztu ziren, eta oraindik ere ez dira amaitu. jarraitzen dute. 

Protestetan, batik bat, xiitak ari dira parte hartzen. Pertsiako Golkoko beste monarkia batzuk bezala, Bahraingoa sunia da, eta xiitek Konstituzio berri bat eskatzen ari dira, gobernua eta legebiltzarra aukeratu ahal izateko. Omanen ere arrazoi berberagatik astebukaerako istiluetan hainbat pertsona zauritu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.