Filipinetako iparraldeko Ifugao eskualdetik Cha-hom tifoia igaro da eta, ondorioz, gutxienez hamabi lagunek bizia galdu dute. 120 kilometro orduko haize boladak eta euri jasa bortitzak izan dituzte tifoia pasatu den eskualdean. Larrialdi egoera ezarri du Filipinetako Gobernuak.
Biktima kopuruak gora egingo duela uste dute.
mundua