Siriako armadak Rastan hiria bonbardatu zuen atzo, eta gutxienez hamabortz zibil hil zituen, Koordinaziorako Herri Batzordeek jakinarazi dutenez. Talde horren arabera, militarrek tankeekin eta airekoekin eraso zioten hiriari, eta bi meskita eta okindegi baten aurka jo zuten. Etxeak ere bonbardatu zituzten, eta, Koordinaziorako Herri Batzordeek diotenez, familia osoak hil dituzte.
Rastan mendebaldean dago, Libanotik iparraldera. Iragan asteburutik setiatua du armadak, eta gutxienez 50 lagun hil ditu egunotan, Bashar al Assad presidenteak distentsiorako neurriak iragarri arren. Oposizioko taldeek Turkiatik salatu dute neurri horiek beranduegi hartu dituela.
Gutxienez hamabortz zibil hil ditu Siriako armadak Rastan hirian
Tankeekin eta airekoekin bi meskitari, okindegi bati eta etxeei eraso diete militarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu