mundua

Gutxienez hamahiru lagun hil dira sute batean Indian

2009ko maiatzaren 7a
18:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Indiako hegoaldeko olio enpresa batean gertatutako sutean gutxienez hamahiru lagun hil dira, horietako asko haurrak. Hildakoez gain, sei langile zauritu dira; lau larri daude.

Sua bart gauean hasi da arroz azalarekin olia egiten zuten fabrikako sotoan. Indiako Polizia sutearen arrazoiak ikertzen ari da.

Horrez gain, enpresa ere ikertuko dutela adierazi du Poliziak. Izan ere, hildako langileetako asko adingabekoak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.