GUATEMALA

Gutxienez hemeretzi lagun hil dira luizi baten ondorioz

Erredakzioa
2005eko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gutxienez hemeretzi lagun hil ziren herenegun gaueaneta 35 zaurituta daude San Antonio Senahu herrixkan azken egunetako euriteek eragindako luizi baten ondorioz. 50 etxebizitza suntsituta daude eta oraindik 40 lagun desagertuta daude. Lur azpian harrapatuta egon daitezkeela pentsatzen dute.

Medikuak, suhiltzaileak, soldaduak eta Gurutze Gorriko eta Hondamendiak Murrizteko Koordinakunde Nazionaleko kideak salbamendu lanetan laguntzen ari dira. Bitartean, 25 bat familia herrixkatik atera dituzte adituek etxebizitzetan izandako kalteak aztertzen dituzten bitartean. Ez dago edateko urik eta energia zerbitzurik eta giza laguntza bidali dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.