mundua

Gutxienez hemezortzi lagun hil dituzte Pakistanen

2009ko urriaren 24a
14:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Gidaririk gabeko AEBetako hegazkin batek misilak jaurti ditu Pakistango ipar-ekialdeko Bajaur eskualdean eta gutxienez hemezortzi lagun hil ditu, hango berri agentzien arabera. Lehen iturrien arabera, eskualdeko talibanen buruzagiaren etxebizitza erasotzea zuen xede AEBetako hegazkinak.

Erasotutako eskualdeak Afganistanekin muga egiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.