Libano

Gutxienez hiru lagun hil dituzte Beiruten, leherketa batean

Beste hogei pertsona zaurituta daude; batzuk, oso larri. Libanoko Poliziak dio atentatua Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadako auto baten kontra egin dutela.

2008ko urtarrilaren 15a
17:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Leherketa bat izan da gaur arratsaldean Beiruten (Libano) eta, LBC Libanoko telebista kateak esan duenez, gutxienez hiru lagun hil dituzte.

Beste hogei pertsona zaurituta daude; haietako batzuk, oso larri.

Libanoko Poliziaren arabera, baliteke atentatua Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) enbaxadako auto baten kontra egin izana. Hala ere, hildakoak ez zihoazen auto horretan, atzetik zihoan beste batekoak baizik. AEBek esan dute hildakoak ez direla estatubatuarrak eta ez dutela zerikusirik eurekin.

Al Dura auzoan izan da eztanda, Al Qarantina zubiaren ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.