Damaskon (Siria) autobus batean gaur izandako leherketak gutxienez hiru lagun hil ditu. Beste hainbatpertsona zaurituta daudela ere jakinarazi du Al Yazirak. 50en bat lagun joaten dira autobus horietan.
Saida Zainab auzoan izan da eztanda, hiriburuaren kanpoaldean. Xiiten gunea da.
Siriako Polizia erasoa ikertzen ari da. Hasieran batean atentatua izan dela uste zen arren, jada baztertu dute hipotesi hori.
siria