Mundua

Gutxienez hogei pertsona hil dira Nigerian erregai kamioi bat lehertuta

Presidentetzarako hauteskundeak egitekoak ziren gaur, baina astelehenera arte atzeratu dituzte "materiala" falta delako.

2011ko apirilaren 2a
14:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Nigerian gutxienez hogei pertsona hil dira gaur goizean ezbehar batean. Erregai kamioi batek Poliziaren kontrol bat pasatzeko zain zeuden autoen kontra jo du, eta lehertu egin da. Oraindik ez dute argitu zergatik jo duen kamioiak auto ilara baina hildakoak 50era ere iritsi daitezkela aurreratu dute iturri ofizialek.

Narabi hirian gertatu da ezbeharra. Nigerian gaur presidentetzarako hauteskundeak zituzten, eta hori dela eta hainbat Polizia kontrol jarri dituzte errepideetan segurtasuna bermatzeko. Eguerdian jakin denez, ordea, hauteskundeak bertan behera geratu dira eta astelehenera arte atzeratu dituzte, "materiala" ez delako iritsi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.