munDUA

Gutxienez lau lagun hil dituzte Errusiako atentatu batean

Leherketa izan da Stavropol hiriko kafetegi batean. Txetxeniako mugatik gertu dago hiria.

2010eko maiatzaren 26a
18:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Errusian Stavropol hiriko kafetegi batean izandako leherketan gutxienez lau lagun hil dira. Gaur arratsaldean egin dute atentatua, hiriaren erdialdean. Hildakoen artetik hiru emakumezkoak direla adierazi du Stavropolgo Defentsa eta Larrialdietako departamenduburu Boris Skripkak. Beste hogei pertsona zaurituta daude.

Kirola eta Kultura jauregien ondoko kafetegi batean izan da erasoa, Akvarium-en, Lenin kalean. Txetxeniako mugatik gertu dago Stavropol.

Iturri ofizialek diote oraindik ez dakite "atentatu terrorista" izan den edo "talde kriminalen" arteko kontua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.