Bielorrusia

Gutxienez zazpi lagun hil dira Minskeko metroko leherketa batean

Oraindik ez dute argitu Bielorrusiako gertaera atentatua izan den edo bestelako ezbeharra.

2011ko apirilaren 11
19:24
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gutxienez zazpi lagun hil dira gaur arratsaldean Minsk-en (Bielorrusia), metroan izandako leherketa batean, polizia iturriek esan dutenez. Beste 50 bat pertsona zaurituta daude.

Larrialdi zerbitzuetako kideek Oktiabraskaia geltokitik odoletan ziren lagun asko atera dituzte, lekukoen arabera.

Oraindik ez dute argitu atentatua izan den edo bestelako ezbeharra.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA