Irak

Gutxienez zazpi lagun hil dituzte Mosulen leherketa batean

2008ko urtarrilaren 23a
16:53
Entzun 00:00:0000:00:00
Gutxienez, zazpi lagun hil dituzte gaur Mosulen (Irak) leherketa batean, eta beste 50 zaurituta daude. Yenyenli auzoan egin dute atentatua, eraikin baten barruan.

Irakeko Poliziak esan duenez, eraikinean lehergailua zegoela esanez abisua jaso dute. Orduan, hara joan dira Ameriketako Estatu Batuetako eta Irakeko soldaduak, eta hauek barruan sartu direnean izan da eztanda. Oraindik ez dute jakinarazi soldadurik baden hildakoen artean.

Bagdad hiriburutik 400 kilometrora dago Mosul.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.