Irakeko mugatik gertu, Ahwaz hirian, bi atentatu egin zituzten atzo. Lehenak Baliabide Naturalen Departamendua jo zuen, eta bigarrenak banku bat. Azken honek eragin zituen hildakoak, gutxienez zortzi. Bi erasootan, gainera, 40 bat pertsona zauritu ziren. Presidentea hitzaldia ematekoa zen hirian, bonbak lehertu ziren ordu berean.