polITIKA

Hagaren arabera, Kosovoko independentzia aldarrikapenak ez du nazioarteko zuzenbidea urratzen

Erabakia jakin eta Kosovoko Gobernuak kaleratu du bere lehen adierazpena. Serbiari jakinarazi dio, aurrerantzean, edozein estatu subiranorekin bezala hitz egin beharko duela Kosovorekin.

2010eko uztailaren 22a
19:08
Entzun
Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren arabera legezkoa da Kosovoren indenpendentzia aldarrikapena. Ez du nazioarteko zuzenbidea urratzen. Erabaki horren berri jakin bezain laster egin ditu lehen adierazpenak Kosovoko Gobernuak. Serbiari jakinarazi dio, edozein estatu subiranorekin bezala hitz egin beharko duela Kosovorekin.

Hagako auzitegian ebazpenaren aldeko bederatzi boto eta aurkako lau izan dira. Halaxe ebatzi du auzitegiak: "ez zegoen Kosovori independentzia aldarrikatzea oztopatzen zion legerik nazioarteko zuzenbidean". Hisashi Owada, Nazioarteko Zigor Auzitegiko epaile presidentearen arabera, gainera, "Kosovoko parlamentuak eskumen osoa dauka bere marko juridikoa aldatzeko".

Hagaren erabakia loteslea ez den arren, pisu politiko eta juridiko handia izan dezake. 2008ko urriaren 8an, Nazio Batuen Erakundeak galdera hau erantzuteko eskatu zion Hagako Auzitegiari: "Kosovoren alde bakarreko independentzia aldarrikapenak betetzen al du nazioarteko zuzenbidea?". Ia bi urte geroago jakin ahal izan da ez zela, Hagaren ustetan, lege urraketarik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.