Hainbat preso hil dira kartzelako matxinadan

2010eko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SAO LUIS. Brasilgo Sao Luis hiriko kartzela batean izandako matxinadan 18 preso hil dira. Matxinadak 30 ordu iraun zuen, eta matxinatuek sei zaintzaile hartu zituzten bahitu gisa. Zaintzaile guztiak aske utzi zituzten azkenean. Hildako 18 presoetatik hiruk burua moztua zuten. Antza denez, presoen arteko kontu garbitzea izan da heriotzen arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.