Haitik etxeko atxiloaldia ezarri dio Duvalierri
PORT-AU-PRINCE. Jean-Claude Duvalier diktadoreari etxeko atxiloaldia ezarri diote, gizateriaren kontrako krimenak egin eta funts publikoak desbideratu dituelakoan. Duvalier, baina, ospitalean dago, bularrean duen minagatik. Duvalier Frantzian egon da erbesteratuta 1986tik, baina iragan urtarrilaren 26an itzuli zen ezustean jaioterrira. Neurriaren kontra helegitea jarriko du abokatuak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu