Paris inguruan jazo ziren heriotzetatik hiru, haizeak botatako arbola eta teilatuak jendea azpian harrapatuta. Oise, Somme eta Aisne departamenduetan gertatu dira beste hiru heriotzak, haiek ere tankera bertsuan.
Gaur goizean 60.000 etxebizitzatan argindarrik gabe jarraitzen zuten, nahiz eta EDF argindar konpainia buru-belarri jardun hornikuntza bere onera eramateko ahaleginean.
Halaber, ekaitzak kalte material handiak eragin ditu leku askotan, eta aireportuetan, tren zerbitzuan eta beste garraiobideetan arazo eta atzerapen handiak eragin zituen.
Ekaitza