Moto batean zihoan suizida batek gainean zeraramatzan lehergailuak eztandarazi ondoren hamabi pertsona hil ditu Afganistango hegoaldean. Erasoan 35 pertsona ere zauritu dira.
Azoka baten ondoan zeuden nazioarteko tropen konboi baten aurka eztandarazi da suizida, Afganistango Gobernuak jakinarazi duenez. Zonalde horretan armada britainiarreko soldaduak dira nagusi.
Gaurko atentatuak Robert Gates Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkaria Afganistanen egiten ari den bisita ofizialarekin bat egin du.
mundua