Afganistan

Hamabi zibil eta sei polizia hil dituzte Kabulen, NATOren aurkako atentatu suizidan

Afganistango armadaren egoitza baten ondoan egin dute erasoa. Han inguruan dago Legebiltzarra.

2010eko maiatzaren 18a
12:08
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gutxienez hamabi zibil eta sei polizia hil dituzte gaur Kabulen, NATOren ibilgailu baten aurka egindako atentatu suizidan. Beste 47 lagun zaurituta daude. Afganistango armadaren egoitza baten ondoan izan da erasoa, hiriburuaren mendebaldean. Legebiltzarra inguru hartan dago.

Atentatuaren egileak, Afganistango Gobernuko Barne Ministerioaren arabera, lehergailuz betetako auto bat erabili du erasoa egiteko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA