munDUA

Hamahiru lagun hil dira Afganistanen, bi erasotan

2009ko abenduaren 15a
09:32
Entzun 00:00:00 00:00:00
Kabulen (Afganistan) atentatu suizida gertatu da gaur goizean hotel baten aurrean eta gutxienez zortzi lagun hil dira. Ekintzaile talibanek bere gain hartu dute erasoa.

Afganistango ipar-ekialdean, berriz, Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lehergailu bat eztandarazi dute eta bost lagun hil dira. Bulego horretako zuzendaria da hildakoetako bat, polizia iturrien arabera.

Kabulgo erasoan ez bezala, inork ez du eztandaren erantzukizunik hartu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA